XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IZOKIA

Izokia izena zenbaitek jakin ere ez du jakingo onenean.

Erderazko salmón dezute.

Kantauri-itxasora datozten errekak oso aberatsak ditugu amorraietan eta izokietan.

Izokia delako arrai eder eta irrikitsu ori 90 erreketan bizi izan oi da.

Batez ere, Santander.

Asturias eta Galizia-n.

Gure Euskalerriko erreketan ezer gutxi ikusi degu.

Ziran pitiñak lan-olak erre dizkigute.

Ortxe, Bidasoa ibai ederrean geratzen zaizkigu ondar batzuk.

Nolakoak diran aaztu ez ditzagun-edo.

Jateko ez, noski, urria eta garestia baidegu oso.

BIZITZA.

Izokiaren bizitza arrigarria degu benetan.

Arrai bizkorra, gogorra, indartsua, nekagaitza.

Jakintsuak diotenez, bizkor eta indartsu izate au bere etsai maltzur eta ugariei zor omen die.

Itxasoan dabillenean milla etsaiek erasotzen baidiote irentsi gosez.

Ain dute goxo eta atsegingarri bere mamia! Eta igesi eta igesi, etsaiai arpegi eman eta eman, gogortu eta bizkortu egin bear naitanaiez.

Erreketan goora datorrenean ere gogor egin bearra du uraren indarra austen eta saltoetako gaiñak artzen.

Izokia erreketan jaiotzen da; otsailla-epailla du ortarako sasoia.

Jaiotako errekan bizpairu bat urte egiten ditu.

Ondoren, itxasora dijoa.

Eme bakoitzak 18.000 arrautza inguru ipintzen ditu.

Azaroa-abendua du ortarako garaia.

Amorraien antzera ipintzen ditu arrautzak.

Lendabizi, kabi-tokia aukeratzen du emeak, arrikozkor artean geienik, eta ur-babesean.

Isatza astinduaz, nolabaiteko zulo bat egiten du, eta an jartzen ditu bere arrautzak mintza mukitzu batean bildurik.

Ondoren, arkozkorrez estali iñork jan edo nardaxtu ez dakizkion, edo ta urak eraman ez dakizkion.

Ontan, arra agertzen da eta bere bizi-azia botatzen dio gaiñera arrautza oiek umatu ditezen.

Zortzi egunetan aritzen da lan ortan.

Gero, aldi batean, arrak zaitzen du kabia.

Eun egun bear dituzte umeak jaiotzeko.

Ur epeletan lentxeago jaio oi dira.

Lendabiziko berrogeita bost egunez, mintza edo sare barruan bizi oi dira beroi janez.

Saretik irtendakoan, berekixe billatzen dute jana.

Urrirako zortzi-amar bat zentimetro azitzen dira.

Il ontan ur-zulo edo ar-zulo aundietan izkutatzen dira negu guztirako.

Epaillean berriro irten jan billa urria arte.

Olaxe iru bat urte.

Orduezkeroz itxasora joaten da, binbitarte ontan arrantzaleren batek arrapatzen ezpadu beintzat.

Itxasoan bizi oi da, arik eta arrautzak ipintzera datorren arte.

Ontarako, jaiotako errekara biurtu oi da beti, itxasoan ezpaitu umerik ateratzen.

Geienak bein bakarretan ipintzen dituzte arrautzak.

Banakaren batek bakarrik birritan.

Arrautzak ipintzera datorrenetik umeak atera artean, ez du ezer jaten; liperren bat iñoizkoren batean, obenean.

Eta umeak atera orduko, itxasora itzuli oi da.

Orduan zillar kolore geiago artzen du.

Zenbat urte dituan ezkametan antzematen zaio, urteko bat bezela irtetzen bazaio.

Gaiñera, itxasoan irtetzen zaizkionak etentxo bat izaten dute.

Orregatik, itxasoan zenbat urte egin ditun eta zenbat erreketan, errex antzematen zaie.

Aundiak egiten dira.

Metroterdi luzeran dituztenak badira, eta amazazpi kilotaraiño iritxi ere bai banaka batzuk.

Arraien artean jakirik goxoenetakoa dute.

Antzi.